Nafarroako Kontuen Ganbera Egoitza elektronikoa

00:10 h. 2018ko uztailaren 17an

Ir a inicio

Legezko oharra

Azaroaren 6ko 1671/2009 Errege Dekretuaren (PDF, 436 KB, testua gaztelaniaz) 3.2 artikuluak ezarri zuen -herritarrek zerbitzu publikoetara duten sarbide elektronikoari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea (PDF, 532 KB, testua gaztelaniaz) hein batean garatu zuen horrek-, egoitza elektronikoa sortu duen erakunde publikoaren titularraren ebazpenak identifikatu beharko duela bere titularra, kudeaketaz arduratzen d(ir)en organo edo organoak, bai eta horretan herritarren esku jartzen diren zerbitzuak ere.

Lehendakariaren Ebazpenaren bidez betebehar hori betetze aldera, ezarri da https://sedeelectronica.camaradecomptosdenavarra.org/eu/ egoitza elektronikoaren titulartasuna Nafarroako Kontuen Ganberari dagokiola. Nafarroako Kontuen Ganbera arduratuko da kudeaketaz, edukiez eta herritarren esku jarritako zerbitzuez.

Ekainaren 22ko 11/2007 Legearen 10.2 artikuluarekin bat -herritarrek Zerbitzu Publikoetan sartzeko duten sarbide elektronikoari buruzkoa da hori-, "Egoitza elektroniko bat ezarriz gero, titularraren erantzukizuna izanen da haren bidez irits daitezkeen zerbitzuak eta informazioa osoak, egiazkoak eta eguneratuak izan daitezen". Errege Dekretuaren 7.1 artikuluak -horren bidez Lege hori garatu zen hein batean- ezarri zuen "beste organo edo administrazio publikoaren ardura den esteka edo lotura duen egoitza elektronikoaren titularra ez da arduraduna izanen azken horren osotasun, egiatasun edo eguneratzeari dagokienez".

Jabetza intelektuala eta industriala

Bai egoitza elektroniko honen diseinua, bai iturburu kodeak eta bertan ageri diren logoak, markak eta gainerako ezaugarri zeinuak Nafarroako Kontuen Ganberarenak dira eta babestuta daude jabetza intelektual eta industrialari dagokienez. Halaber, Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzarian dauden irudiak eta halakoak ere babestuta daude, jabetza intelektual eta industrialaren eskubideen bitartez.

Nafarroako Kontuen Ganberak espresuki baimena eman ezean, erabat debekatuta dago horiek kopiatzea, banatzea, publikoki komunikatzea, aldatzea edo antzeko beste ezer egitea. Erabiltzaileari egoitza horretako edozein eduki erabiltzeko baimena emanez gero, soilik da erabiltzaileak eduki hori behera hartzeko eta modu pribatuan erabiltzeko, betiere eduki horiek oso-osorik mantenduta.

Nafarroako Kontuaren Ganberak beste inoren jabetza intelektual eta industrialaren eskubideekiko begirunea adierazten du; hartara, uste baduzu webgune honek inoren eskubideak urratzen dituela, arren eskatzen dugu Nafarroako Kontuaren Ganberarekin harremanetan jartzeko, egoitzan iradokizunak egiteko dagoen postontziaren bitartez.

Hizkuntza koofizialen erabilera Nafarroako Kontuen Ganberaren Egoitza Elektronikoan

Ekainaren 22ko 11/2007 Legearen -herritarrek Zerbitzu Publikoetan sartzeko duten sarbide elektronikoari buruzkoa da hori- seigarren xedapen gehigarriak ezarri zuen "Herritarrek bitarteko elektronikoen bidez herri-administrazioekin dituzten harremanetan bermatu egingo da Estutako hizkuntza ofizialen erabilera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legean eta kasuan-kasuan aplikatzekoa den araudian ezarritako eran. Ondorio horietarako, hizkuntza koofizialak dituzten lurraldeen gaineko eskumena duten titularren ardurapeko egoitza elektronikoetan aukera izango da eduki eta zerbitzuetarako sarbidea dagozkion hizkuntza ofizialetan izatea. Prozeduren kudeaketa elektronikoan erabilitako sistema eta aplikazioak Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen, azaroaren 26koaren, 36. artikuluan hizkuntza ofizialen erabilerari buruz xedatutakora egokituko dira".

Egoitza honetako edozein lekutan hizkuntza koofizialak erabiltzeak ez dakar berekin bertan integratutako prozedura guztietan onartu behar izatea, eta kasu bakoitzean dagokion prozedura-araudia aplikatuko da.

Linkak edo Hiperestekak

Bere webgunearen eta egoitza elektroniko honen arteko hiperesteka bat ezarri nahi duten erabiltzaileek ondorengo hau guztia hartu beharko dute kontuan:

  1. Hiperesteka ezartzeak ez dakar berekin inolaz ere Nafarroako Kontuen Ganberaren eta esteka ageri den webgunearen jabearen arteko harremanak egotea, ezta Nafarroako Kontuen Ganberak horren edukiak edo zerbitzuak onartzea edo onestea ere. Hartara, ez da adieraziko, ezta ulertaraziko ere, Nafarroako Kontuen Ganberak espresuki baimendu duenik hiperesteka hori, ezta hiperesteka ageri den webgunean erabilgarri dauden edo eskaintzen diren zerbitzuak gainbegiratu edo bere egiten dituenik ere.
  2. Nafarroako Kontuen Ganberak ez du inongo erantzukizunik hartzen eta ez du bermatzen hiperestekak eskain ditzakeen edukien edo zerbitzuen kalitatea, zehaztasuna, fidagarritasuna, zuzenketa edo moraltasuna. Erabiltzaileak bere gain hartzen du erantzukizun guztia hiperestekaren webgunera sartzearen ondorioz erator daitezkeen ondorio, kalte edo ekintzen inguruan.
  3. Hiperesteka ageri den webguneak ez du izanen Nafarroako Kontuen Ganberaren inolako marka, izendapen, logotipo, eslogan edo bestelako zeinu adierazgarririk; salbuespen bakarra dira hiperestekaren beraren zati direnak.
  4. Hiperesteka ageri den webguneak ez du honelako informaziorik izango: legez kanpoko edukiak, moralaren eta normalean onartutako ohitura zuzenen aurkakoak, ordena publikoaren aurkakoak, ezta beste inoren eskubideen aurkako edukiak ere.

Zuzenbide aplikagarria eta jurisdikzio eskuduna

Legezko Ohar hau osatzen duten edukiak interpretatzean gatazka edo liskarrik sortuz gero, edo egoitza honen zerbitzuei lotutako edozein arrazoirengatik halakorik sortuz gero, Espainiako legea da aplikatu beharrekoa.

Egoitza bisitatzearen ondorioz edo horretan eskaintzen diren zerbitzuak erabiltzearen ondorioz sor daitezkeen liskarrak konpontzeko, Nafarroako Kontuen Ganberak eta egoitzaren erabiltzailea den pertsonak azken horren helbidearen epaian eta epaitegien mende jartzea hitzartzen dute, betiere helbide hori Espainiako lurraldean egonez gero.