Nafarroako Kontuen Ganbera Egoitza elektronikoa

00:08 h. 2018ko uztailaren 17an

Ir a inicio

Pribatutasuna eta datuak babestea

Egoitza Elektroniko honen erabiltzaileek emandako datu pertsonalekin datu-fitxategi bat sortu da, eta Nafarroako Kontuen Ganbera da horren erantzulea den entitatea.

Datuak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoarekin bat, Nafarroako Kontuen Ganberak konpromisoa hartzen du bere gain datu horiekiko duen sekretu beharra betetzeko, baita konfidentzialtasunez erabiltzeko beharra ere.  Horren ondorioz, behar diren neurriak hartuko ditu honakoak galarazteko: aldatzea, galtzea edo baimenik gabeko tratamendua edo sarbidea.

Datu pertsonalak bildu eta tratatzen dira erabiltzaileak une bakoitzean eskatutako zerbitzuak kudeatzeko, emateko, zabaltzeko eta hobetzeko, baita erabiltzaileek egindako kontsultei jarraitzeko ere.

Nafarroako Kontuen Ganberaren fitxategietan dauden datuak eskuratzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta horien tratamenduaren aurka egiteko aukera izanen duzu zuk; horretarako, bidali eta jaso direla egiaztatzeko modua duen edozein bide erabiltzen ahal duzu. Eskubideak gauzatzeko, idatziz jo dezakezu Nafarroako Kontuen Ganberaren helbidera.

Nafarroako Kontuen Ganberak zure datu pertsonalen babes mailari eusten dio abenduaren 21eko 1720/2007 ERREGE DEKRETUAREKIN bat –horren bidez datu pertsonalak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa (abenduaren 13koa) garatzeko Araudia onetsi zen–, eta bere esku dauden bitarteko tekniko guztiak ezarri ditu zuk Nafarroako Kontuen Ganberari emandako datuen galera, erabilera okerra, aldaketa, baimenik gabeko sarbidea edo lapurreta galarazteko, nahiz eta Interneten segurtasun neurriak ez diren erasoezinak.

Nafarroako Kontuen Ganberak bere egiten du Pribatutasun Politika hau aldatzeko gaitasuna, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren lege, jurisprudentzia edo interpretazio berrikuntzetara egokitzeko. Kasu horretan, Nafarroako Kontuen Ganberak aldaketa horiek iragarriko ditu, egindako aldaketak argi eta garbi adierazita, eta behar den denboraz, eta, beharrezkoa bada, aldaketa horiek zuk onartzeko eskatuko dizu.

Azaroaren 6ko 1671/2009 Errege Dekretuaren 6.1 g) artikuluak ezarritakoarekin bat, egoitza elektronikoan esteka bat ageri da, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren egoitza elektronikora jotzeko.

A.E.P.D.-ko egoitza elektronikoa | https://sedeagpd.gob.es >> A.E.P.D.-ko egoitza elektronikoa | https://sedeagpd.gob.es >>